XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...); utikan, beraz, atsekabe, kezka, gaixotze, eriotz bildurrak; oetatik alik-eta gutxienik; gozatzea, gizona!; bapo ta nasai gozatzea baizik ez nai ta ez billatzea.
Ori, orixe, beraz?.
Ta emen ekiten dio gure paradoja zale asperreziñak:- Ba, arta ezkero, orratx, nik milla bider naiago San Agustin bat; naiago ta bearrago.
Beraz antziñatu gaitezela, ez modernizatu, Agustin deunaren irudira!.
Edota, ea gogarago beste au?: afrikartu gaitezela, afrikartu bai, ez europeitu, Agustin neurgearen izate legera!.
Ta bertan, gure bilbotar sakerrak, eriotzazko gogarketa ain gogoko zaion gure pentsalari gizajoak, betiko bakartean bere baitaratuz, kolkoari itauntzen dio:
Ta kolkoak darantzuio:
Eta, ez europeiar ez modernu izate au nondik dut?, bearba españiar izatetik?.
Españiarrok, barren barrenez, ain europeitu naiz aldaberritu eziñak ote gera ba?.
Ta ala izate ezkero, ez al dugu salbabiderik?.
Ez al da beste izate modurik Europako bizimodu berri ori baizik?
Egitan: zirrara daragit, ezurretarañoko zirrara pilpira anaitsu minkatza daragit, onako Unamuno
Noiz emen baño
Ta alaz ere gutar orrek goratzarre giar bioztia Españiarixe opaltzen dio.
Ezta aitamenik ere Euskalerriari.
Don Kijote, Velázquez, Gurutzeko Jondone, Estella edo Lizartza-ko Diego, Jesusen Teresa deuna, Loyolatar Eneko ta beste olatsuko eriotzarekiko pentsalariak eman ditun eta oraindio geiago eman dezazken Españiarixe opaltzen gorazarreak; eta Euskalerriari?, illobiaren ertze-ertzetik
Tamala bai, onako bakarti onek erdera jendearen sinpati onginaia irabazteari eutsiko badio bere